Proiektuari buruz

Glefaran industriaren kontaminazioak Zallako herrira hurbiltzen da, eta arriskua kalkulatzeko, estazio meteorologiko/kontaminazio-neurgailu bat eraiki eta jarri nahi dugu. Horrela, guztiok jakingo dugu zeintzuk diren kutsadura mailak.

Zer da biomasa?

Biomasa energia-iturri bezala erabiltzen den materia organikoa da. Prozesu biologiko baten ondoren sortzen da (prozesua naturala ala artifiziala izan daiteke). 4 modutan sortu ahal da: errekuntzaz, digestio anaerobika, gasifikazioa eta pirolisia. Glefaran industriak errekuntza erabiltzen du energia sortzeko egurretik, petrolioa edo gasa erabili ordez.

Hala ere, nahiz eta ideia ona izan, egurraren errekuntza hainbat partikula sortzen ditu, batzuk kaltegarriak osasunerako (NO2 eta CO, esate baterako). Glefaran 2.5 kilometrotara dago Zallako herritik, baina 5 kilometroko distantzia egon beharko litzateke gutxienez herrietatik.

Horregatik estazioak instaladu nahi ditugu (gutxienez bat) kutsadura neurriak neurtzeko. Eta horregatik webgune hau sortu dugu, lortutako datuak argitaratzeko eta gure proiektuari buruzko informazioa emateko.

Estazioak?

Gure helburua gutxienez meteorologia- eta kontaminazio-estazio bat sortzea da. Horretarako, Arduino Uno bat erabiliko dugu, tenperatura, hezetasun, partikula etab. sentsoreekin batera, gehi 3Dn inprimatutako kutxa bat. Jasotako datuak telemetria web orrira bidaliko dira, non grafikoki adierazita egongo dira.

Eta datuak?

Sentsoreen neurketen datuak erakusteko web orrian, ThingSpeak erabili dugu. ESP8266 WiFi moduloa erabiliz, datuak Arduinotik ThingSpeak-ra bidaltzen ditugu. Thingspeak-ek datuak prozesatzen ditu eta hainbat grafiko sortzen ditu. Grafiko horiek telemetria web orrian jartzen ditugu eta balioak erakusten ditugu.

Non dago kokatuta sentsorea?

Gure sentsorea Zalla BHIko institututik hurbil kokatuta dago, interesatzen zaigulako jakitea airearen kalitatea nola dagoen ikasten eta bizitzen garen tokian. Beste sentsore bat kokatzeko asmoa dugu, eta ziur aski puntu estrategiko batean jarriko dugu: udaletxean, liburutegian, etab.

Hemen lehen sentsoaren kokapenaren mapa bat daukazue.