CSICek, EHUk eta CIEMATek glefaran enpresaren emisioak aztertuko dituzte, Zallako eta Gueñesko udalek dagoeneko jakinarazi diote Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Departamentuari datozen asteetan hasiko duten ikerketaren inguruan. Eusko jaularitzak eskura duen informazio guztia eskaini die ikertzaileei, baita ere ikertzaileek behar dituzten tresna guztiak.
Ikerketa, besteak beste, tximiniako isurien neurketak egingo ditu. Gainera, neurketa horiek nekazaritza-praktika tradizionaletan, etxeko instalazioetan eta tamaina ertaineko industria-instalazioetan biomasa erretzearen ondoriozko isuriei buruzko txosten tekniko batekin lotuko ditu.
Lana osatzeko, eremuaren modelizazio atmosferikoa eta airearen kalitatea ezaugarritzeko kanpaina luzeak egingo dira. Udalerrietako airearen kalitateari buruzko azterketa hori egingo da, eta horrekin egungo egoera zein den argitu ahal izango da, edozein zalantza uxatuz eta, edozein “anomalia” antzemanez gero, “Neurri egokiak” hartzeko aukera emango du, “Herritarrei lasaitasuna eta segurtasuna emateko”.